.

Gure ikuspegia sinplea eta zehatza da. Bezeroen behar eta interesei erreparatzen diegu, betiere higiezinen zerbitzuak eskaintzen diren ingurunea kontuan hartuta.


Etxebizitzen alokairua

Jabea eta maizterra talde berean

Gure ustez, higiezin bateko jabeak gogor lan egin du etxebizitza bat alokairuan eskaini ahal izateko; era berean, maizterrak asetu beharreko etxebizitza-premia du. Akordio egoki batera heltzeko lan egiten dugu, errespetuz eta orekaz, bi alderdiak onuradunak izan daitezen.



Etxebizitzen salmenta

Etxez aldatzen gara; bizitza etorkizunari begira...

Gure ideia egoera erraztea da, zerbitzu integrala eta koordinatua eskaintzea, bezeroak ezertaz arduratzeko beharrik izan ez dezan. Bezero erosle bakoitzari finantzaketa pertsonalizatuaren azterlana eskaintzen zaio, oro har, banketxeek eskaini ditzaketen baino baldintza hobeekin, operazioak arrakastatsuak izateko.


.

Zure alokairuko etxebizitza kudeatzen eta babesten dugu

Lehen egunetik, zure ondoan.

Ideiak lantzen ditugu

Elkarrizketak hasiko ditugu etorkizuneko maizterrak aurkitu ahal izateko, jabeak helarazi dizkigun berezitasun guzti-guztiak errespetatuz. Maizterra ondo aukeratzea ezinbestekoa da jabeentzat, konplikazioak saihesteko, presarik gabe.


Elkarrizketak eta solasaldiak

Maizterrak izango direnak ezagututa, beren egoera  ekonomikoa  aztertzen dugu, alokairuaren kudeaketa egokia eta zuzena egiteko . Gure bitartez sinatutako alokairu guztiek segurtasun poliza bat dute. Zure segurtasuna lehenik eta behin. 

Dokumentuen kudeaketa 

Dokumentazio guztia bildu eta berrikusten dugu, gure Aseguru Sailaren eskuetan jartzeko. Konpainiaren irizpidea oinarri hartuta, sinatuko da kontratua. Ez ordaintzeagatiko poliza aktiba badaiteke, aurrera egiten jarraituko dugu.


Segurtasuna bermatua

Ez ordaintzeen poliza igorri behar duen konpainiak maizterrak onartzen baditu, alokatze-kontratua gauzatzeko segurtasun osoa dugu, indarrean dauden legeek diotena kontuan hartuta. Bidean aurrera eginez!


Eskertzen dugu zure konfiantza guregan

Gure zerbitzua amaitu da. Attari Inmobiliariak, eskatzen den kudeaketaren arabera, hainbat irtenbide eskain ditzake, 12 hilabeteko errentak aldez aurretik aurreratzea, besteak beste. 


Etxebizitzen Erosketa eta Salmenta

Etxeen tipologia

Etxeak bisitatzeaz gain, dituen aukera ezberdinak aztertzen ditugu, merkatuan prezio egokia aurkitzeko. Interesgarriak izan daitezkeen aldagai guztiak hartzen dira kontuan, merkaturatze eraginkorra izateko. Etxeak bidezko prezioa izatea ezinbestekoa da.


Hedapena

Argazkiak eginda, lan egiten dugun 15 higiezinen atari baino gehiagotan argitaratzen dira.  Aldi berean, dokumentu guztien kudeaketarekin hasten gara, legeak eskatzen duena betetzeko. Oso garrantzitsua da dokumentu guztiak izatea notariotzarako eta eskriturak egiteko.


Zuzenbide saila

Bezeroak etxe bat erosteko erabakia hartzen duen unetik, kontratu bat egiten dugu etxea erreserbatu ahal izateko, baita saltzaileak zein erosleak segurtasun juridiko guztia izateko ere, eta, indarrean dagoen legeak eskatzen duena betetzeko.

Zurekin batera

Gure eskarmentua dela-eta, badakigu salerosketa prozesu guztian zehar higiezinen-aholkularitza zerbitzua dela baloratuena. Aholkularitza, dokumentu kudeaketa, finantziazio bikaina izateko aukera eta laguntza salerosketa prozesuan. 

Eskerrik asko gu aukeratzeagatik

Gure zerbitzuen amaiera heldu da. Saltzaileak pozik gelditu dira, baita etxebizitzaren jabe berriak ere. Etxeak aurreko jabeak agurtu eta berriak hartu ditu.


Pertsonak eta Etxebizitzak

.

Etxeak gustukoak ditugu