Zer ordutegi interesatzen zaizu? 

.


Higiezinen zerbitzu integral eta berritzaileak eskaintzeko ideiarekin hasi zen guztia. 

Daix taldean integratuta dagoen Attari Inmobiliariak 17 urte baino gehiagotan lortutako esperientzia eskaintzen dizu orain. Zatoz gurekin...



.

.


Ilusioz egiten dugu lan...

Dedikazioa eta motibazioa dira gure adierazgarriak. Harremanetarako dugun hurbiltasunak bereizten gaitu, eta ditugun tresna guztiekin batera emaitzak ezin hobeak lortzen ditugu. Lehenago edo beranduago, denok behar dugun etxebizitza beharrari ahalik eta ondoen erantzuteko asmoa dugu. Geure zerbitzuak pertsonalizatuak dira, betiere bizi eta lan egiten dugun ingurunea kontuan hartuz. 

"Beste modu batean ezin delakoan, era horretan egiten dugu."



Helburu bera duen taldea

Higiezinen aholkularitza berria eskaintzen duen talde handi bateko kideak gara, 17 urte baino gehiagoko esperientzia duen taldea. Proposamen edo bezero bakoitzarentzat diseinatutako aukerak eskaintzeko lan egiten dugu, ez baitaude bi bezero proposamen berarekin. 

Gure bezeroekin dugun harremana hurbila eta erabakitzailea izaten ahalegintzen gara, eta, horretarako, higiezinen sektorean dauden proposamen berritzaileenak hartzen ditugu kontuan, bidea eginez, garatuz, ilusio berri bat lagun dugula.




Errespetua eta konfiantza, harreman estua egon dadin 

Etxebizitzak erosteko eta saltzeko prozesuan, gure bezeroekin harremanak sortzen ditugu. Gutako bakoitzarengan egoera horrek hainbat kezka eragiten du, eta irtenbideak ematea beharrezkoa da. Bezeroaren lekuan jartzen saiatzen gara eta erabaki onena zein izan daitekeen aztertu; ideiak, nahiak, asmoak entzun, eta denon artean erabakirik onenak hartu.



”Pertsonak eta etxebizitzak“

.

Etxea gure pasioa; zure ondoan gaude